Lou Reed 'mila esker' (CD)


Lou Reed 'mila esker' (CD)

14,00
El precio incluye el IVA y la entrega en España (productos fisicos).
Pagos por transferencia bancaria, Paypal y tarjetas.
Si prefieres comprar o preguntar algo a través de mail escríbenos: myservice@txaudiovisuales.com


(Envio de CD a la dirección que indiques)

 

LOU REED, MILA ESKER

 

Betirako maitasun keinua.

 

Iraganera itzultzen bagara, (Lou Reed New Yorken orain urte bete hil zela) Velvet Underground-en "1969" zuzeneko disko legendario horri buruzko oharretan Elliot Murphy-k egindako oharretan, konturatzen gara musikari hau lehen, orain eta beti izango dela konfiantzazko bidaikide erritmiko eta literarioa. Ez dago zalantzarik iraun iraungo duela. Lou Reed klasiko bat da hitzaren esanahi zurrunenean, belaunaldiz belaunaldi musikari eta rockzaleak eragiten jarraitzen du, beti erakutsi zuen heldutasun sendo bat eta lau hamarkadatan zehar rock'n'roll grabatzen eta interpretatzen jarraitu zuen.

 

“Lou Reed, mila esker” hamar kantu eta konposizio instrumental motz bat biltzen dituen bilduma da, Lou-ren heriotzaren lehenengo urteurrenarekin bat egiten duena. Grabazio hauen bultzatzaileak, Jonan Ordorikak, aspaldiko asmoa bete du, "Transformer” (1972) diskoan lehenengo aldiz ezagutu zuen abeslari honi esker oneko besarkada musikal bat ematea. Mutil koskorra zen, baina Ruper, bere anaia nagusia, Lou Reed rock kantari desberdina zela aldarrikatzen genuenok bezala, korrika joana zen jada “Transformer” diskoaren bila.

 

Luze jo zuen Jonan Fernando Saunders-ekin harremanetan hasi zen arte eta honen bitartez Lou Reed-ekin berarekin, zeinak Euskal Herrian zenbait alditan jotzeaz gainera, atseden egun batzuk eman zituen Jonanek Azkaraten duen etxean, Balerdi mendiaren azpian, tai-chi praktikatzen eta Beteluko mamiekin gozatzen (Lou-k "special yogurts" deitzen zituenak). Orduan jarri zuen bere sinadura “Transformer” kopia zahar hartako portadan, Jonanek umetatik gordea zuen hartan. Gero gertakizunak bizkortu eta Lou Reed joan zitzaigun. Min horrek eman zion Jonani egitasmo honen produkzioarekin hasteko bulkada, maitasun keinu bat omenaldi hutsa baino gehiago.

 

Txuma Murugarrenek itzuli zituen euskarara Jonanek hautatutako hamar abestiak: Nor Jonan baino egokiago, ageriko kantu askoren ordez, Lou Reed-en errepertorioak gordetzen dituen sekretuetako batzuk hautatzeko. Parte hartu duten musikarien artean, batzuek Lou-rekin jo zuten hainbat saio eta kontzertutan: Fernando Sauders – jotzeaz gainera zenbait abestien moldaketak egiten, Mike Rathke, Jane Scarpantoni bere cello zaurgarriarekin... Paco Locok bere ukitua eman dio musikari zein produktore modura. Amaitzeko, egitasmorako hamar abeslariak hautatzea.

 

Ruper Ordorikak bilduma irekitzen du “Romeo had Juliette” abestiarekin, jatorrizko ereduari jarraiki, izan ere Saunders eta Rathke hor baitaude, nahiz eta Arkaitz Miner geroago sartu biolin esanguratsu batez. New Yorkeko istorio hau (izan bereko diskotik hartuta) gogorra da eta Ruperrek, narratzaile bezala, tonu paregabea ematen dio, sinesgarritasun osoz kantua bere egiten duelarik.

 

Delirium Tremens taldetik, Andoni abeslaria itzuli da “Walk on the Wild Side” abestiaren irakurketa pertsonala osatzeko (Javi Pez-ek eta Fernando Saunders-ek moldatua). Ez da aukera erraza guztiok sobera ezagutzen dugun abestia hau, baina Andonik, neska beltzek abesten duten “dubi, dubi, du” horrekin, ondo kontatzen dizkigu New York underground hura eta Warhol-en Faktory bisitatzen zutenen itxaropenak.

 

Ustegaberik nahi baduzu horra hor Txuma bera “Small Town” abesten, Tapia eta Leturiarekin batera grabatua. Abesti hau, 1990ean Lou-k, John Cale-rekin batera, atondutako Warhol-i buruzko “Songs for Drella" diskoan agertzen da. Miguel Angel ez zen Pittsburgh-en jaio eta Warhol-ek New York ez zen beste lekurik ez zuen posible ikusten. Halaber ez zuen posible ikusiko ezagutu ez duen moldaketa hau, triki, mandolina eta zapateatuarekin.

 

Euren garajetik, Santik eta Alvarok (El Inquilino Comunista) abesti iragankor bati heldu diote, “A Gift”, 1976ko "Coney Island Baby” diskotik. Txantxa bat da, harrokeria eta txikitasun gozo batez. Bertsio honetan sinesgarria da.

Pettik “Blue Mask” 1982ko abesti basatia bereganatzen du. Ez dut uste abeslari asko dagoenik testu honekin odolustu daitekeenik. Petti, zalantzarik gabe, horietako bat da, eta dardarka uzten gaitu.

 

Maddi Ohienart Zuberoatik dator diskoko kanturik zaharrena abesteko. “I´ll Be Your Mirror” (1967), lehenengo Velvet horretan Lou Reed-ek konposatu eta Nico-k abestutakoa. Rafa Ruedak hegoak ematen dizkio bere gitarrarekin erregu honi, zeina Jane Scarpantoni-k eta Karlos Arantzegik sinpletasun misteriotsu batez janzten duten. Honela abesten digu Maddi Ohienartek desira iraunkor hori, lurretik jaio den ahots naturalaren maisutasunaz.

 

Who am I?” (2004) gerta zitekeen ez egotea. Lou Reed-ek “The Raven” diskoan grabatu zuen eta agian ez da behar bezain ezaguna. Kantu erraldoia da, galdera oinarrizkoekin astindu egiten zaituena; bere testamentua da. Egon behar zuen, eta Gorka Urbizuri ematea ideia bikaina izan da. Abesti hau bezalako grabazioek bilakatzen dute "Lou Reed, mila esker" ezinbestean entzun beharreko egitasmo. Evaristok jarraian “A Real Good Time Together” abesten duenean bezala, Lou Reed-ek 1978an grabatua baina Velvet-ekin bederatzi urte lehenago abesten zutena. “Elkar ezin hobeto ibiliko gara” abesten du Evaristok. Eta egia da seguru asko.

 

Garik, egunetik egunera hobeto abesten duenak, New Yorkera eramaten gaitu "NYC man" abestiarekin (1996). Abestian egia nabarmenak agertzen dira, amodio eta desamodioari buruzkoak eta ezuzteko bisitak: Bruto eta Cesar, Macbeth, Hamlet eta bere neskak eta Lear errege konfiantza txepelak itsutua.

 

Azken abestiak "Sad Song" (1973) behar zuen eta hala da. Anari bezalako frankotiratzaileak bere ahotsa bikoizten du Duke McVinnie-ren moldaketen artean. Musika New Yorken grabatu zuen Jane Scarpantoni eta Adam Armstrong bateria-jotzailearekin. Abesti honi egin dioten irakurketa jatorrizkotik urruntzen da, hainbeste ezen “Berlin” diskoko protagonista zena ia ez baita ezagutzen, nahiz eta Maria Estuardoren itxura dotorea mantentzen duen. Bertsio dentsoa, tentsioz beteta, Jane Scarpantoni-ri berari negarra eragin ziona. “Asalduraz beteriko amaiera”.

Paco Loco, zeinaren parte hartzea funtsezkoa izan baita zenbait abestitan, Lou Reed-en zale amorratua delarik, "medley” txiki bat egiten du amaieran, “Some Kinda Love”, “Sweet Jane” eta “Pale Blue Eyes” abestien oroimenean inspiratua.

“Lou Reed, mila esker” harrigarria da erregistroen aniztasunagatik, partaideen konpromisoarengatik, euskaraz ere Lou Reed-en abestiek euren itzal luze eta mehatxagarria zabaltzen jarraitzen dutelako gure gainean.

 

Pedro Elias Igartua

 

 

 

LOU REED, MILA ESKER

 

Un acto de amor eterno.

 

Si volvemos al pasado (cuando va a hacer un año de la muerte de Lou Reed en Nueva York), con la mirada que dirigía al  futuro Elliot Murphy en las anotaciones a “1969”, un disco legendario en directo de la Velvet Urderground de Lou Reed, nos daremos cuenta que este músico ha sido, es y será un compañero de viaje rítmico y literario de absoluta confianza. No hay duda alguna sobre su perdurabilidad. Lou Reed es un clásico en sentido estricto, sigue marcando a músicos y aficionados al rock generación tras generación, siempre disfrutó de una eterna madurez, y siguió grabando e interpretando  magnífico rock´n´roll durante más de cuatro décadas.

 

Lou Reed, mila esker” es el título de esta colección de diez canciones y un breve tema instrumental que ve la luz coincidiendo con el primer aniversario de la muerte de Lou. El instigador de estas grabaciones Jonan Ordorika ha hecho realidad un viejo sueño que es un abrazo musical agradecido a ese cantante que escuchó por vez primera en “Transformer”(1972). Solamente era un chaval, pero su hermano Ruper que le doblaba entonces en edad, había salido corriendo, como todos los que presumíamos que Lou Reed no era un cantante de rock más, en busca de una copia de “Transformer”.

 

Mucho tiempo después Jonan contacto personalmente con Fernando Saunders y a través suyo con el propio Lou Reed, que además de actuar varias veces en Euskal herria también pasó una vez un par de días de descanso en casa de Jonan en Azkarate, bajo el monte Balerdi, practicando tai-chi y disfrutando de las cuajadas de Betelu (Los "special yogurts",como Lou los llamaba ). Entonces puso su firma en la portada de aquella vieja copia de “Transformer” de la que Jonan se prendó cuando era un niño. Después los acontecimientos se aceleraron y Lou Reed se nos fue. Aquel dolor le dio a Jonan el empuje definitivo para iniciar la producción de este proyecto, más un acto de amor que un mero homenaje.

 

Txuma Murugarren fue acertadamente el encargado de verter en Euskera los diez cantos que Jonan había elegido: quien mejor que Jonan para sustituir muchos cantos candidatos evidentes y elegir, en cambio,  algunos de los secretos mejor guardados del gran repertorio de Lou Reed. Entre los músicos participantes varios que tocaron con Lou en incontables sesiones y conciertos: Fernando Saunders –arreglando además varias de las canciones, Mike Rathke, Jane Scarpantoni con el cello hiriente… Paco Loco aplicó muchas veladuras como músico y productor. Por fin el paso definitivo,elegir a los diez cantantes cómplices de su empeño.

 

Ruper Ordorika abre  la obra con “Romeo Had Juliette”, siguiendo la pauta del original, no en vano Saunders y Rathke están allí, aunque Arkaitz Miner entra luego con un violín revelador. Esta historia de Nueva York (de aquel mismo disco) es dura y Ruper le otorga como narrador un tono indispensable, convincente .Hace suya la canción.

 

Desde Delirium Tremens, su cantante Andoni ha vuelto, para poner en pie una lectura de “Walk on the Wild Side” (arreglada por Javi Pez y Fernando Saunders) No es una opción fácil, un canto que todos tienen ya archivado en la cabeza, pero Andoni con su “dubi,dubi,du” que cantan las chicas negras nos cuenta bien las expectativas de aquellos visitantes del Nueva York underground y la Factory de Warhol.

 

Si quieres sorpresas está el propio Txuma cantando “Small Town”, una pieza del ciclo sobre Warhol –“Songs for Drella”- que Lou compuso junto a John Cale en 1990. Grabado con el cuarteto de Tapia eta Leturia. Ni Miguel Angel nació en Pittsburgh ni Warhol pensaba que hubiera ningún sitió posible excepto Nueva York. Tampoco hubiera imaginado aquel tema que no conoció a  ritmo de triki, mandolina y zapateado.

 

 

Desde su garaje Santi y Alvaro de El Inquilino Comunista han recuperado un canto pasajero, “A Gift”, del “Coney Island Baby” de 1976. Es una broma con chulería,una pequeñez deliciosa que en esta versión nos convence.

 

Blue Mask”, un canto salvaje de 1982 que Petti acoge como suyo. No creo que haya muchos cantantes que puedan atreverse a sangrar con ese texto. Petti sin duda es uno de ellos y nos deja temblando.

 

Maddi Ohienart no salió de Zuberoa para interpretar la pieza más antigua de este disco. “I´ll Be Your Mirror” (1967) que Lou Reed compuso y Nico cantó en aquella primera Velvet. Rafa Rueda da alas con su guitarra  a esta súplica en la que Jane Scarpantoni y Karlos Aranzegi crean un ambiente de misteriosa simplicidad. Así nos canta Maddi Ohienart ese tierno deseoduradero con la maestría de una voz natural que surge de la tierra.

 

Who am I?” (2004) es un canto que podía haber faltado. Lou Reed lo grabó en “The Raven” y quizá no es tan conocido como debiera. Es unacanción inmensa que estremece, con preguntas esenciales; es su testamento. No debía faltar y entregárselo a Gorka Urbizu fue una idea brillante. Grabaciones como la de este tema hacen que “Lou Reed, mila esker” está llamado a convertirse en un proyecto que reclama ineludiblemente su escucha. Como cuando Evaristo canta a continuación “A Real Good Time Together” grabado por Lou Reed en 1978 pero que ya interpretaba en directo con la Velvet nueve años antes. “Elkar ezin hobeto ibiliko gara” canta Evaristo. Seguramente es verdad.

 

En cuanto a Gari, que cada día canta mejor, nos lleva a Nueva York en “NYC Man” (1996) con verdades evidentes, del amor al rechazo,  y visitas inesperadas de Bruto y Cesar, los Macbeth, Hamlet y sus chicas y el propio rey Lear cegado de insustancial confianza.

 

El último canto debiera ser y es “Sad Song” (1973). Una francotiradora como Anari dobla su voz entre los arreglos de Duke McVinnie que grabó la música en Nueva York con Jane Scarpantoni y Adam Armstrong a la batería. La lectura que hacen de esta canción se aleja del original, tanto que casi no se reconoce a la protagonista de “Berlín”, aunque siga teniendo el aspecto regio de María Estuardo. Una versión muy densa, llena de tensión, que dicen hizo llorar a la propia Jane Scarpantoni. “Un final lleno de turbación.

 

Paco Loco, cuya participación en esta grabacione es fundamental en varios temas, siendo fiel seguidor también de Lou Reed, realiza al final un pequeño “medley” más o menos inspirado en el recuerdo de "Some Kinda Love",“Sweet Jane” y “Pale Blue Eyes”.

 

Lou Reed, mila esker” va a sorprender por la variedad de registros, por el compromiso de sus participantes, porque en euskera también las cancionesde Lou Reed van a seguir proyectando su larga sombra protectora u amenazante sobre todos nosotros.

 

Pedro Elías Igartua

 

 

Examine también estas categorías: Lou Reed 'mila esker', TX Servicios Audiovisuales